lemoaKUSTIKfest2017 jaialdiaren lehenengo edizioaz gozatzeko aukera maiatzaren 20ean

Nahiz eta askotan konturatu ez, musika gure bizitzaren une gehienen parte da. Musika entzuten dugu, bai, baina musika ikusi ere ikusten dugu, usaintzen dugu, kantatu eta dantzatzen dugu. Umeek egiten duten lehenengotariko gauzen artean, musikaren aurrean barre egitea eta dantza egitea daude. Gogoratu egiten dugu musika eta, askotan, kanta bat edo kontzertu bat pertsona edo egoera batekin erlazionatzen dugu gure oroimenaren sare mentalean. Lemoan, sare hori elikatu nahi dugu, musika edo, hobeto esanda, zuzeneko musika garden, lasai eta polita gurera ekarrita. Musika formatu berezi batean ekarriz gure herrira, eta gure herria musikari aurkeztuz formatu berezi baten barruan ere. Maiatzaren 20ean, Karla, Manuel, María, Margo, Borja, Eneko, Mario, Miguel, Xabi eta Sergioren aukera, txanda, izango da. Euren kanta eta gomutak agerian utziko dituzte, biluzik. Horrekin batera, gure herriko bazter ezberdinek ere bakoitzaren barru-barruko oroitzapenen sare mentalak piztuko dituzte.

 

guthrie

 

Disfruta de la primera edición de lemoaKUSTIKfest2017 el sábado 20 de mayo

Pese a que en muchas ocasiones no nos demos cuenta, la música está presente en la mayoría de los momentos de nuestra vida. Escuchamos música, si, pero también la vemos, la olemos, la cantamos y la bailamos. Sonreirle a la música y bailar es una de las primeras cosas que hacen nuestros hijos e hijas. Recordamos música y, en muchas ocasiones, relacionamos una canción o un concierto con una persona o una situación dentro de nuestra red mental de recuerdos. En Lemoa queremos alimentar esa red mental de recuerdos acercando la música o, mejor dicho, la música transparente, tranquila y preciosa, a nuestro entorno. Acercando la música a nuestra localidad gracias a un formato especial y acercando también nuestro pueblo a la música dentro de un formato diferente. El 20 de mayo será la oportunidad de Karla, Manuel, María, Margo, Borja, Eneko, Mario, Miguel, Xabi y Sergio. Hoy desnudarán su red mental de recuerdos. También diferentes rincones de Lemoa nos harán activar nuestra red mental de recuerdos.

 

KUSTIK

 

Advertisements