Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Elkartrukea 2023: Gazteek bigarren eskuko azoka antolatu dute-Los y las jóvenes han organizado un mercado de segunda mano

[Eus]

2013. urtean martxan jarritako proiektua da Elkartrukea. Lemoako Udalak herrian dauden arazo edo beharrizan ezberdinak lantzen ditu gazteekin, gai horren inguruko sentsibilizazioa landuz eta plan zehatzak sortuz.

Aurtengo gaia honakoa  da: “Gazte emantzipazioa, etxebizitza komunitarioak eta kooperatiboak”. Ikasturte hasieran plangintza garatu zuten proiektuaren arduradunek eta gazteek, eta, bertan, urteko helburua zehaztu zuten: etxebizitza komunitario posible baten proiektua helaraziko diote herriari.

Gazteak lanean dira jada, eta proiektua aurrera doa. Oraingoan, udako oporraldietan, Edinburgora joango dira bertako unibertsitateko ikasleen etxebizitza komunitario bat ezagutzera, mundutik zehar dauden eredu ezberdinak ezagutzeko helburuarekin.

Bidaiaren gastuak udalak eta familiek hartuko dute bere gain, baina gazteek ere haien aletxoa jarri gura dute, eta, horretarako, apirilaren 28an bigarren eskuko azoka antolatu dute, 16:30ean ikastetxeko patioan.

[Cas]

Elkartrukea es un proyecto puesto en marcha en 2013. El Ayuntamiento de Lemoa trabaja con los y las jóvenes las diferentes problemáticas que existen en Lemoa, y el objetivo más importante de todo el proceso es sensibilizar y/o elaborar un plan para incidir frente a un problema concreto.

El tema de este año es el siguiente: «Emancipación juvenil, viviendas comunitarias y cooperativas». A principio de curso responsables del proyecto y jóvenes desarrollaron una planificación en la que definieron el objetivo del año: entregarán al pueblo el proyecto de una posible vivienda comunitaria.

Los y las jóvenes ya están trabajando y el proyecto sigue adelante. En esta ocasión, durante las vacaciones de verano, viajarán a Edimburgo para conocer una vivienda comunitaria de alumnado universitario, con el objetivo de conocer de primera mano diferentes modelos que existen a lo largo del mundo.

Los gastos del viaje correrán a cargo del Ayuntamiento y de las familias, pero aun así, las y los jóvenes también quieren aportar su granito de arena, y para ello han organizado un mercado de segunda mano el 28 de abril, a las 16:30 horas en el patio de la escuela.