Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Domekan amaituko da merkataritza kanpaina – El domingo finaliza la campaña de comercio local

[eus] Maiatzaren 2az geroztik martxan dago merkataritza kanpaina Lemoan, eta domekan amaituko da. Beraz, azken egunak dituzue sariak jasotzeko. Leloak hala baitio: ‘Lemoan, eskatu euskaraz eta saria irabazi!’. Euskaraz eskatzen duten bezeroei txartel bat ematen die, eta bertan beste denda batean trukatzeko sari bat jaso dezake. Saririk ez duten txartelekin Urduñako bainuetxean egonaldi bat izango duten bi sari zozketatuko dira.

Lemoako Udalaren Euskara eta Gizartegintza sailak elkarlanean antolatutako kanpaina izan da, eta lehen balorazio positiboa egin dute. Lemoako 30 establezimenduk hartu dute parte, eta 700 sari baino gehiago egon dira eskuragarri. Kanpainaren lehen bi asteak amaitzerako, gainera, denda askotan txartelik ez da egon, eta txartel gehiago eraman behar izan dira horietara.

Sari nagusiaren irabazleen zozketa publikoa izango da, eta maiatzaren 23an 17:00etan udaletxeko batzar aretoan egingo da. Datorren asteko buletinean emango da irabazleen berri.

[cas] La campaña de comercio local está en marcha desde el 2 de mayo en Lemoa, y finalizará el domingo. Así que tenéis los últimos días para recoger los premios. El lema dice así: ¡En Lemoa, pide en euskera y gana el premio!

Se les entrega un boleto a los y las clientes que lo soliciten en euskera, y pueden intercambiarlo por un premio en otro comercio. Con los boletos que no tengan premio se sortearán dos estancias en el balneario de Orduña.

Se trata de una campaña organizada conjuntamente por el departamento de Euskera y Acción Social del Ayuntamiento de Lemoa, que ha realizado una primera valoración positiva. Han participado 30 establecimientos de Lemoa, y han estado disponibles más de 700 premios. Finalizadas las dos primeras semanas de campaña, además, se habían agotado los boletos.

El sorteo de los y las ganadoras del premio será público, y se celebrará el 23 de mayo a las 17:00 horas en el salón de plenos del Ayuntamiento. Los ganadores o ganadoras se darán a conocer en el boletín de la próxima semana.