[Eus] Kotxepin Kultur Etxeak hiru hilean behingo programazioa iragarri du, publiko guztientzako ikuskizun eta jarduerekin. Iraila etxeko txikienentzat pentsatutako ipuin kontaketa saio batekin estreinatuko da: Ana Apika eta bere “Besoetako ipuinak”. Gainera, irailean ere ez da musikarik faltako, Gari & Malndaberaren kontzertua izango baitugu; bertan haien abestiekin gozatu, abestu eta dantzatu ahal izango dugu. Horrez gain, urrian Kultugunean egingo den akuarela tailer batera eta bakarrizketa musikatu batera (Gazteak, euskara eta beste piztia mitologiko batzuk) joateko aukera izango dugu. Azkenik, azaroan antzerkia izango da protagonista, bi antzerki-emanaldi izango baititugu, horietako bat musikala (“Teilatupean. Lur eta Dororen ametsa”), bai eta ipuin kontaketa musikatu bat ere (“Emeen kemen”); beraz, azaroan musika ere ez zaigu faltako.
[Esp] Kotxepin Kultur Etxea ha anunciado su programación trimestral, con funciones y actividades para todos los públicos. Septiembre se estrena con Ana Apika y su “Besoetako ipuinak”, una sesión de cuentos pensada para los más pequeños de la casa. Tampoco faltará la música en septiembre con el concierto de Gari & Maldanbera, donde podremos disfrutar, cantar y bailar al son de sus canciones. Además, en octubre podremos asistir a un taller de acuarela que se realizará en el Kulturgune, y a un monólogo musical, entre otros. Por último, el teatro será el protagonista en noviembre, pues contaremos con dos funciones teatrales, una de ellas musical (“Teilatupean. Lur eta Dororen ametsa”), y un cuentacuentos musical (“Emeen kemen”), por lo que tampoco nos faltará la música en noviembre.