[Eus] Orain arte eskolak eta kiroldegiak sarrera partekatzen zuten. Hala ere, joan den ikasturtearen amaieran bi eraikinetarako sarrerak bereizteko beharra ikusi zen. Hori dela eta, kiroldegirako sarrera berria eraikitzeko erabakia hartu du Udalak. Lanak abian daude jada: 3 metroko zabalera duen bide bat egingo da, farola berri bi jarriko dira bidea argitzeko eta hesi bat eraikiko da ibilbide osoan zehar. Lehendakari Agirren kokatutako ate berria zarratuta egongo da kiroldegia itxita dagoenean.
[Esp] Hasta ahora, la escuela y el polideportivo compartían entrada. Sin embargo, a finales del pasado curso se observó la necesidad de separar las entradas a ambos edificios, por lo que el Ayuntamiento ha tomado la decisión de construir una nueva entrada al polideportivo. Las obras ya están en marcha: se construirá un vial de 3 metros de ancho, se instalarán dos nuevas farolas para alumbrar el camino y se colocará una valla a lo largo de todo el recorrido. La nueva puerta, ubicada en Lehendakari Agirre, permanecerá cerrada mientras el polideportivo esté cerrado.