Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Lemoako Euskara Plana diseinatzeko azken gogoeta saio irekia atzo egin zen eta open topaketa martxoan egingo da – Ayer se celebró la última sesión abierta de reflexión para diseñar el Plan de Euskera de Lemoa y en marzo tendrá lugar la open topaketa

[eus] Lemoako Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko lanean ari da udala azaroaz geroztik, eta urte berriarekin batera abiatu da prozesuaren bigarren fasea. Urtarrilean zehar hiru gogoeta lan-mahai ireki egin dira. Lehenengoa urtarrilaren 10ean egin zen, eta 21 herritar hurbildu ziren Lemoako euskararen inguruan haien iritzi eta proposamenak ematera. Bigarrena urtarrilaren 17an egin zen eta gazteak izan ziren protagonista. Azkenengoa, berriz, atzo, urtarrilak 25, izan zen, eta hezkuntza eta familia transmisioaren inguruko kezkak eta ideiak bildu ziren.

Orain, hiru lan-mahaiak eginda, hilabeteko tartea hartuko du Euskara zerbitzuak bertan bildutako iritzi denak ordenatu eta sailkatzeko, eta azken saio ireki bat egingo da martxoaren 2an, zapatuan, 10:00etatik 13:00etara. Open topaketa izena izango du, eta herritar denei zuzenduta egongo da.

Open topaketan parte hartzeko izena eman behar da helbide honetan: https://labur.eus/lemoalanmahaiak.

  1. saioa:

2. saioa:

3. saioa:

[cas] El ayuntamiento trabaja desde noviembre en el diseño del Plan Estratégico del Euskera de Lemoa, y la segunda fase ha arrancado con el nuevo año. A lo largo del mes de enero se han realizado tres sesiones abiertas para la reflexión. La primera tuvo lugar el 10 de enero, y participaron 21 ciudadanos y ciudadanas que expusieron sus opiniones y propuestas sobre el euskera en Lemoa. La segunda se celebró el 17 de enero y tuvo como protagonista a la juventud. Por su parte, la última tuvo lugar ayer, y se recogieron inquietudes e ideas sobre la educación y la transmisión familiar.

Ahora, una vez realizadas las tres mesas de trabajo, el Servicio de Euskera tomará un plazo de un mes para ordenar y clasificar las opiniones recogidas en las mismas, y se celebrará una última sesión abierta el sábado 2 de marzo, de 10:00 a 13:00 horas. Se llamará Open topaketa y estará dirigida a toda la ciudadanía.

Para participar en la sesión open topaketa es necesario inscribirse en la siguiente dirección: https://labur.eus/lemoalanmahaiak.