Atalak
Udal buletina- Boletín digital

“Magia parrastan” – Imanol Ituiñori elkarrizketa

Askotan magia umeentzako ikuskizun edo buruhauste bat bezala ikusten dugu, baina askoz haratago joan daiteke. Magiarekin mezu garrantzitsuak bidali daitezke. Orain, pixka bat ahohandi jartzearren, ilusionismoa, magia, antzerkiaren poesia dela esango nuke. [eus] Zapatuan, urtarrilak 27, Magia parrastan ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Kotxepinera hurbiltzen diren pertsona guztiek. Imanol Ituiñok magiaren mundua ezagutzeko aukera eskainiko […]

Askotan magia umeentzako ikuskizun edo buruhauste bat bezala ikusten dugu, baina askoz haratago joan daiteke. Magiarekin mezu garrantzitsuak bidali daitezke. Orain, pixka bat ahohandi jartzearren, ilusionismoa, magia, antzerkiaren poesia dela esango nuke.

[eus] Zapatuan, urtarrilak 27, Magia parrastan ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Kotxepinera hurbiltzen diren pertsona guztiek. Imanol Ituiñok magiaren mundua ezagutzeko aukera eskainiko du 18:00etan.

Hauek dira bere hitzak:

1. Zer aurkituko du Kotxepinera zure ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak?

Magia parrastan ikuskizun dinamikoa da, partehartzailea. Bertan urteetan eszenatoki ezberdinetan egin ditudan trikimailuen nahasketa bat egiten dut, eta horixe ikusiko du bertara hurbiltzen den edozeinek! Izan gazte, haur edo heldu! Magia guztiontzat baita…

2. Nondik dator lan honen ideia?

Niri beti gustatu izan zait magia, txiki txikitatik. Telebistan ikusten nuen Txan, Tamariz, Copperfield bera, eta beti irudikatzen nuen nire burua eurak bezala, karta batzuekin magia egiten. Eta hara! Magia! Posible izan da, trukoa atera zait! Magiaz bizitzea lortu dut. Eta lan honetan niri gehien gustatzen zaizkidan magiak batzea okurritu zitzaidan, beharbada gaur egungo gaztetxoren batek ikuskizun hau ikustean, nik sentitu nuen berdina sentiarazteko. Hori da askotan eszenatoki batera igotzean pentsatzen dudana, egiten dugunak zeozertarako balio duela. Beharbada norbaitek nik hartu nuen bide berdina hartzeko tranpolina izan daiteke ikuskizun hau…

3. Zer da magia zuretzat?

Niretzat magia ogibide eta bizibidea da, baina arte bat ere bada. Magiak poetika handia du, metaforaz beteta dago! Askotan magia umeentzako ikuskizun edo buruhauste bat bezala ikusten dugu, baina askoz haratago joan daiteke. Magiarekin mezu garrantzitsuak bidali daitezke. Orain, pixka bat ahohandi jartzearren, ilusionismoa, magia, antzerkiaren poesia dela esango nuke. Badaukazu titular bat hor…

Sarrerak: https://kultura.lemoa.net/sarrerak

Muchas veces vemos la magia como un espectáculo o rompecabezas para niños, pero se puede ir mucho más allá. Con la magia se pueden enviar mensajes importantes. Ahora, poniéndome un poco filosófico, diría que el ilusionismo, la magia, es la poesía del teatro

[cas] El sábado, 27 de enero, todas aquellas personas que se acerquen a Kotxepin tendrán ocasión de disfrutar del espectáculo Magia parrastan. Imanol Ituiño brindará la oportunidad de conocer el mundo de la magia a las 18:00 de la tarde.

Estas son sus palabras:

1. ¿Qué se va a encontrar quien se acerque a Kotxepin para ver tu actuación?

Magia parrastan es un espectáculo dinámico y participativo en el que realizo una mezcla de trucos que he hecho durante años en diferentes escenarios, y eso es lo que se encontrará quien se acerque, sea una persona joven, niña o adulta, ¡porque la magia es para todas y todos!

2. ¿De dónde viene la idea de este trabajo?

A mí siempre me ha gustado la magia, desde pequeño. Veía en la tele a Txan, a Tamariz, al propio Copperfield, y siempre me imaginaba como ellos, haciendo magia con unas cartas. ¡Y vaya! ¡Magia! ¡Ha sido posible, me ha salido el truco! He conseguido vivir de la magia. Y en este trabajo se me ocurrió unir las magias que a mí más me gustan, quizá para que alguna o algún joven de hoy en día, al ver este espectáculo, sienta lo mismo que sentí yo. Eso es lo que pienso muchas veces al subir a un escenario, que lo que hacemos sirve para algo. Tal vez este espectáculo pueda ser un trampolín para que alguien tome el mismo camino que tomé yo…

3. ¿Qué es la magia para ti?

Para mí la magia es un oficio y un medio de vida, pero también es un arte. ¡La magia tiene mucha poética, está llena de metáforas! Muchas veces vemos la magia como un espectáculo o rompecabezas para niños, pero se puede ir mucho más allá. Con la magia se pueden enviar mensajes importantes. Ahora, poniéndome un poco profundo, diría que el ilusionismo, la magia, es la poesía del teatro. Ya tienes un titular ahí.

Entradas: https://kultura.lemoa.net/sarrerak