Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Etxeko faktura elektrikoa hobeto ulertzeko tailerra – Taller para entender mejor la factura eléctrica de tu casa

[eus] Berbalagunek etxeko faktura elektrikoa hobeto ulertzeko tailerra antolatu du Goiener kooperatibarekin batera. Otsailaren 22an 18:00-19:30 bitartean egingo den tailerra da, eta Kotxepin kultur etxean izango da. Parte hartzeko arratia_berba@aek.eus helbidean eman behar da izena, eta norbere etxeko faktura bat eroan beharko da.

Faktura elektrikoa irakurtzen ikasi eta optimizatzeko tailerra izango da. Tailerrak energia eraginkortasunaren eta aurrezpenaren kontzeptuak ezagutarazteko helburua du, baita pertsonak trebatzea argindarraren fakturaren irakurketan eta optimizazioan ere. Bertaratzen direnen argindar fakturak baliatuz, norberaren beharretara egokituak ez dauden kontratuak detektatuko ditugu. Eta hori guztia euskaraz! Eman izena eta ekarri zure faktura!

[cas] Berbalagun ha organizado, junto a la cooperativa Goiener, un taller para entender mejor la factura eléctrica doméstica. Tendrá lugar el 22 de febrero entre las 18:00 y las 19:30 en la casa de cultura Kotxepin. Para participar es necesario inscribirse en arratia_berba@aek.eus y llevar una factura doméstica.

Se trata de un taller para aprender y optimizar la lectura de la factura eléctrica. Tiene como objetivo dar a conocer los conceptos de eficiencia energética y ahorro, así como formar a las personas en la lectura y la optimización de la factura de la luz. Utilizando las facturas eléctricas de las y los asistentes, se detectarán los contratos que no están adaptados a las necesidades personales. ¡Y todo eso en euskera! ¡Apúntate y trae tu factura!