Atalak
Udal buletina- Boletín digital

‘Euskaraz Barra-barra’ kanpainaren ihes gelatik 76 herritar pasa dira, eta 19 establezimenduk eman dute izena – Por la sala de escape de la campaña ‘Euskaraz Barra-barra’ han pasado 76 personas, y se han inscrito 19 establecimientos

[eus] Euskaraz Barra-barra kanpaina abiatu dute Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak, eta Euskal Herriko udalerri askok egin dute bat berarekin. Baita Lemoak ere! Kanpainaren helburua da herritarrek jakitea zein establezimendutan egin ahal izango duen berba euskaraz une oro. Hau da, Euskaraz Barra-barra dioen pegatina bat ikusten duzun aldiro jakingo duzu lokal horretan dauden langile denek euskaraz ulertuko zaituztela. Lemoak kanpainarekin bat egiteaz gain, herriko merkataritza establezimenduetan zabaldu du, eta denetara 19 establezimenduk egin dute bat berarekin. Hau da, Lemoako 19 establezimenduetan une oro euskaraz artatuak izan daitezke herritarrak!

Honako hauek dira kanpainarekin bat egin duten establezimenduak: Amorrortu taberna-jatetxea, Auto servicio Ainhoa, Farmazia, Geltokia taberna, Generali Seguruak, Ilune foto, IMB Hagin klinika, Intzuntza harategia, Iratxe Ruiz ileapaindegia, Laiane ileapaindegia, Lemoa Hortz Klinika, Lezat estetika zentroa, Lur 2000, Maitane ileapaindegia, Ortuzar arrandegia, Tresnak, Tximeleta eta Txoane Jatetxea.

Kanpaina horren sustapena egiteko, 17. logela izeneko ihes gela egon da asteburu honetan Lemoan. Harrera ona izan du, 76 herritar gerturatu direlako bertan parte hartzen! Ikusi zein gustura egon diren parte hartu dutenetako batzuek. Topatuko al zuten irteteko bidea?

Irakurri albistea Euskaraz Barra-barra kanpainaren webgunean: https://euskarazbarrabarra.eus/76-lagun-pasatu-dira-lemoan-ihes-gelatik/

[cas] El Gobierno Vasco, el Gobierno de Navarra y Euskararen Erakunde Publikoa han puesto en marcha la campaña Euskaraz Barra-barra, a la que se han sumado numerosos municipios de Euskal Herria. ¡Y también Lemoa! El objetivo de la campaña es que la ciudadanía sepa en qué establecimientos puede hablar en euskera en todo momento. Es decir, cada vez que veas una pegatina con la leyenda “Euskaraz Barra-Barra” sabrás que todo el personal de ese establecimiento te entenderá si hablas en euskera. Lemoa no solo se ha sumado a la campaña, sino que la ha extendido por los establecimientos comerciales de la localidad, y en total se han sumado 19 establecimientos. ¡Es decir, en 19 establecimientos de Lemoa la ciudadanía puede ser atendida en todo momento en euskera!