Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Lemoako Euskara Plana diseinatzeko open topaketan prozesuaren ondorioak aurkeztuko dira – En la sesión open topaketa para el diseño del Plan de Euskera de Lemoa se presentarán las conclusiones del proceso

[eus] Lemoako Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko lanean ari da udala azaroaz geroztik, eta horretarako herritarren laguntza zabala izan du: galdetegi bat zabaldu zen lehenengo, eta 88 erantzun jaso ziren; urtarrilean Kotxepin kultur etxean egin diren hiru lan-mahai irekietan 39 pertsona gerturatu dira, eta ikastetxean egindako azken saioan 18 ikaslek hartu dute parte. Herritarren parte hartzearen balorazio oso positiboa egin du udaleko Euskara zerbitzutik.

Behin parte hartze prozesua amaituta, iritzi denak ordenatu eta sailkatuko ditu Euskara zerbitzuak, eta azken saio ireki bat egingo da martxoaren 2an, zapatuan, 10:00etatik 13:00etara. Open topaketa izena izango du, eta herritar denei zuzenduta egongo da.

Open topaketan parte hartzeko izena eman behar da helbide honetan: https://labur.eus/lemoalanmahaiak.

[cas] El Ayuntamiento está trabajando desde noviembre en el diseño del Plan Estratégico del Euskera de Lemoa, para lo cual ha contado con una amplia colaboración ciudadana: primero se habilitó un cuestionario y se recibieron 88 respuestas; en las tres mesas de trabajo abiertas que se han celebrado en enero en la casa de cultura Kotxepin han participado 39 personas y en la última sesión realizada en el colegio han participado 18 alumnos y alumnas. El servicio de Euskera del Ayuntamiento ha realizado una valoración muy positiva de la participación ciudadana.

Una vez finalizado el proceso participativo, el Servicio de Euskera ordenará y clasificará todas las opiniones, y el sábado, 2 de marzo, se celebrará una última sesión abierta, de 10:00 a 13:00 horas. Se llamará Open Topaketa y estará dirigido a toda la ciudadanía.

Para participar en la sesión Open topaketa es necesario inscribirse en el siguiente enlace: https://labur.eus/lemoalanmahaiak.