Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Euskarazko liburuak irakurtzera bultzatzeko kanpaina abian apirilaren 2an – El 2 de abril inicia una campaña para impulsar la lectura de libros en euskera

[eus] Azken urteetako bideari jarraituz, Lemoako Euskara zerbitzuak Liburuaren Eguna aprobetxatuko du euskarazko liburuak irakurtzera bultzatzeko. Horretarako zozketa bat jarri dute abian: apirilaren 2tik 23rako epean Lemoako liburutegian euskarazko liburu bat hartzen duen orok aukera izango du bertan parte hartzeko. Zer zozkatuko den? Euskara kontsumitzen jarraitzeko aukera: Kotxepin Lagun izateko bi harpidetza; Gaztezulo aldizkarirako bi harpidetza; Berria egunkaria babesteko bi Berrialagun ekarpen; eta liburu elektroniko bat.

Kanpainaren izenburuak erreferentzia egiten dio zozketa horren ondorioz euskara gehiago irakurtzeko aukerari: Irakurri euskaraz, biderkatu euskara.

Animatu! Euskaraz irakurtzeak saria dauka-eta!

[cas] Siguiendo el camino de los últimos años, el servicio de Euskera de Lemoa aprovechará el Día del Libro para animar a leer libros en euskera. Para ello han puesto en marcha un sorteo: toda aquella persona que coja un libro en euskera en la biblioteca de Lemoa entre el 2 y el 23 de abril entrará en el sorteo. ¿Qué se va a sortear? La posibilidad de seguir consumiendo euskera: dos suscripciones a Kotxepin Lagun; dos suscripciones a la revista Gaztezulo; dos aportaciones Berrialagun para apoyar el periódico Berria; y un libro electrónico.

El título de la campaña hace referencia a la oportunidad de leer más en euskera gracias al sorteo: lee en euskera, multiplica el euskera.

¡Anímate! ¡Leer en euskera tiene premio!