[eus] Azken urteetako bideari jarraituz, Lemoako Euskara zerbitzuak Liburuaren Eguna aprobetxatu du euskarazko liburuak irakurtzera bultzatzeko. Horretarako, zozketa bat jarri zuen abian: apirilaren 2tik 23rako epean Lemoako liburutegian euskarazko liburu bat hartu duen orok aukera izan du bertan parte hartzeko.
Zer zozkatu da? Euskara kontsumitzen jarraitzeko aukera: Kotxepin Lagun izateko harpidetza bi; Gaztezulo aldizkarirako harpidetza bi; Berria egunkaria babesteko Berrialagun ekarpen bi; eta liburu elektroniko bat.
Kanpainaren izenburuak erreferentzia egin dio zozketa horren ondorioz euskara gehiago irakurtzeko aukerari: Irakurri euskaraz, biderkatu euskara.
Zozketa apirilaren 24an egin zen eta laster sarituekin jarriko gara harremanetan.
[cas] Siguiendo el camino de los últimos años, el servicio de Euskera de Lemoa ha aprovechado el Día del Libro para animar a leer libros en euskera. Para ello pusieron en marcha un sorteo: toda aquella persona que cogiera un libro en euskera en la biblioteca de Lemoa entre el 2 y el 23 de abril ha entrado en el sorteo. ¿Qué se ha sorteado? La posibilidad de seguir consumiendo euskera: dos suscripciones a Kotxepin Lagun; dos suscripciones a la revista Gaztezulo; dos aportaciones Berrialagun para apoyar el periódico Berria; y un libro electrónico.
El título de la campaña hace referencia a la oportunidad de leer más en euskera gracias al sorteo: lee en euskera, multiplica el euskera.
El sorteo se realizó el 24 de abril y pronto nos pondremos en contacto con las personas premiadas.