Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Ongi etorri Lemoara! – ¡Bienvenidas y bienvenidos a Lemoa!

[eus] Abenduaren 18an, Migratzaileen Nazioarteko Eguna zela eta, Lemoak ekitaldi berezia antolatu zuen: 2024an udalerria beren etxe berritzat aukeratu duten pertsonei ongietorria egin zien.

Esther Iturrioz alkateak egin zien harrera bizilagun berriei udaletxeko osoko bilkuren aretoan, baina berarekin batera parte hartu zuten Lemoako Esku Pilota Taldeak, Lemoako Bolo Taldeak (LEBOTA) eta Durundi Barri Dantza Taldeak; baita Raquel Ortega eta Iñaki Barrenetxea udal zinegotziek ere. Ekitaldian zehar, alkateak Lemoan eskuragarri dauden zerbitzu nagusiak eta udalerriko interes guneak aurkeztu zituen.

Aurkezpenaren ondoren, bertaratuek lunch batez gozatu zuten. Une aproposa izan zan elkar hobeto ezagutzeko, bizipenak partekatzeko eta etorkizunerako itxaropenen inguruan hitz egiteko.

Topaketa honek Lemoaren konpromisoa erakusten du harrera eta elkarbizitzarekin, eta gizarte anitz eta batu bat eraikitzearen garrantzia nabarmentzen du.

[cas] El pasado 18 de diciembre, con motivo del Día Internacional de las Personas Migrantes, Lemoa celebró un acto especial para dar la bienvenida a quienes en 2024 han elegido este municipio como su nuevo hogar.

La alcaldesa Esther Iturrioz, junto con representantes de varias asociaciones como Lemoa Txirrindulari Elkartea, Lemoako Esku Pilota Taldea, Lemoako Bolo Taldea (LEBOTA) y Durundi Barri Dantza Taldea, y los ediles municipales Raquel Ortega e Iñaki Barrenetxea, recibió a los nuevos vecinos y vecinas en el salón de plenos del Ayuntamiento. Durante el evento, la alcaldesa presentó los principales servicios disponibles en Lemoa, así como los lugares de interés que enriquecen la vida en la localidad.

Tras la presentación, los y las asistentes disfrutaron de un agradable lunch, una oportunidad perfecta para conocerse mejor, compartir vivencias y dialogar sobre sus expectativas en esta nueva etapa.

Este encuentro refleja el compromiso de Lemoa con la acogida y la convivencia, destacando la importancia de construir una comunidad diversa y unida.