[eus] Bihar 5 urtetik gorako umeek «Jon beldurgabea» antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute Kotxepinen arrastiko 18:30ean.
Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea.
Hasteko, Jonek sorgin batekin egingo du topo, eta hark gaztelu sorgindu batera bisitan joatea gomendatuko dio; bertan hiru egun ematea lortzen badu, gaztelua sorginkeriaz libre geratuko da eta «gaztelutik kanporatutako» erregeak bere alabarekin ezkontzen utziko dio.
Hala, Jonek hauei guztiei egingo die aurre: maitagarriegia den mamu bati, pirata ezpatari bati, kapadun banpiro bati; horrez gain, saskibaloian arituko da burua galdu duen erraldoi batekin eta hiru buruko deabru baten hiru buruekin eztabaidan ere bai.
Ipuin hau Grimm anaien klasiko bat da eta hauxe adierazi nahi du: beldurra zer den ez badakizu, adorea ere ez duzu ezagutuko.
Sarrerak: https://kultura.lemoa.net/sarrerak
[cas] Mañana a las 18:30 las niñas y niños mayores de 5 años tendrán ocasión de disfrutar de la función de treatro «Jon beldurgabea» en Kotxepin.
El joven Jon no sabe lo que es el miedo, así que su padre le ha dado un consejo sensato, tras intentar explicarle una y otra vez qué es: abandonar la casa en la que vive muy bien, buscar el miedo.
Para empezar, Jon se encontrará con una bruja que le recomendará ir a visitarla a un castillo encantado; si consigue pasar tres días allí, el castillo quedará libre de brujería y el rey «expulsado del castillo» le permitirá casarse con su hija.
Jon se enfrentará a un fantasma demasiado entrañable, a un pirata espadachín, a un capataz vampiro, a un gigante que ha perdido la cabeza y a las cabezas de un demonio de tres cabezas.
Este cuento es un clásico de los hermanos Grimm y nos quiere decir lo siguiente: si no sabes lo que es el miedo, tampoco conocerás el coraje.
Entradas: https://kultura.lemoa.net/sarrerak