[eus] Euskaraldia hasteko atzera kontaketa abiatuta dago, eta Lemoan ere elkarrekin egingo dugu ariketa soziala. Euskaraldiko ekintzak antolatzeko batzordea osatuta dago, eta lehen lana Lemoako Hamaikakoa osatzea izan da. Honako hauek osatzen dute Lemoan Euskaraldia sustatuko duten herritarrak: Iratxe Ruiz, Naiara Rementeria, Aratz Artola, Mikel Aurrekoetxea, Nora Halouani, Aroa Ramirez, Uxue de la Torre, Iradi Fernandez, Julen Bengoetxea, Vanesa Denche eta Eneritz Atutxa Villarreal. Asteartean atera zuten argazkia Kotxepin kultur etxean.
Oraingoz 115 herritar eta 10 entitatek eman dute izena Lemoan. Animatu zu ere, sartu www.euskaraldia.eus webgunean eta eman izena!
Izena eman duten entitateen artean daude Ganzabal Mendi Taldea, Harrobi Futbol taldea eta Gure Txirrindulari elkartea. Hirurek egin dituzte ekintzak erakusteko Euskaraldian parte hartuko dutela (ikusi argazkietan). Horiez gain, izena eman dute honako elkartek: Durundibarri Dantza taldea eta Lemoako Esku Pilota taldea. Enpresen eta establezimenduen artean, berriz, honakoek: Behingoz, Iratxe Ruiz ileapaindegia, Lur 2000, Ortomobility eta Zuloaga Motor.



[cas] La cuenta atrás para el inicio de Euskaraldia ya ha comenzado, y en Lemoa también realizaremos el ejercicio social todas y todos juntos. La comisión para organizar las actividades de Euskaraldia está formada, y la primera tarea ha sido conformar el Hamaikako (once) de Lemoa. Las y los impulsores del Euskaraldia en Lemoa son Iratxe Ruiz, Naiara Rementeria, Aratz Artola, Mikel Aurrekoetxea, Nora Halouani, Aroa Ramírez, Uxue de la Torre, Iradi Fernández, Julen Bengoetxea, Vanesa Denche y Eneritz Atutxa Villarreal. La foto fue tomada el martes en la casa de cultura Kotxepin.
Por el momento, en Lemoa se han inscrito 115 ciudadanos y ciudadanas y 10 entidades. ¡Anímate tú también, entra en www.euskaraldia.eus y apúntate!
Entre las entidades inscritas se encuentran Ganzabal Mendi Taldea, Harrobi Futbol taldea y Gure Txirrindulari elkartea. Los tres han realizado actividades para mostrar su participación en Euskaraldia (ver en fotos). Además, se han inscrito las siguientes asociaciones: Durundibarri Dantza taldea y Lemoako Esku Pilota taldea. Entre empresas y establecimientos están, en cambio, Peluquería Iratxe Ruiz, Lur 2000, Ortomobility y Zuloaga Motor.