[eus] Azken urteetako bideari jarraituz, Lemoako Euskara zerbitzuak Liburuaren Eguna aprobetxatuko du euskarazko liburuak irakurtzera bultzatzeko. Horretarako zozketa bat jarri da abian: apirilaren 1etik 30erako epean Lemoako liburutegian euskarazko liburu bat hartzen duen orok aukera izango du bertan parte hartzeko. Zer zozkatuko den? Euskara kontsumitzen jarraitzeko aukera: 25 euroko hamar bonu euskarazko liburuak erosi ahal izateko.
Kanpainaren izenburuak erreferentzia egiten dio zozketa horren ondorioz euskara gehiago irakurtzeko aukerari: Irakurri euskaraz, biderkatu euskara.
Animatu! Euskaraz irakurtzeak saria dauka-eta!
[cas] Siguiendo el camino de los últimos años, el servicio de Euskera de Lemoa aprovechará el Día del Libro para animar a leer libros en euskera. Para ello han puesto en marcha un sorteo: toda aquella persona que coja un libro en euskera en la biblioteca de Lemoa entre el 1 y el 30 de abril entrará en el sorteo. ¿Qué se va a sortear? La posibilidad de seguir consumiendo euskera: Diez bonos de 25 euros para la compra de libros en euskera.
El título de la campaña hace referencia a la oportunidad de leer más en euskera gracias al sorteo: lee en euskera, multiplica el euskera.
¡Anímate! ¡Leer en euskera tiene premio!