[eus] ‘Eskatu euskaraz, irabazi saria’ izeneko merkataritza kanpaina jarri du martxan Lemoako Udaleko Euskara Zerbitzuak beste urte batez. Maiatzaren 12tik 25era egingo da kanpaina, eta Euskaraldiarekin bat eginez, herritarrei eskaera egin zaie erosketak euskaraz egin ditzaten. Trukean sariren bat izan dezakeen txartel bat jasoko dute lemoaztarrek hazka egin dezaten, eta horietan 24 establezimenduk jarritako 978 sarietako bat tokatu dakieke. Saririk ez duten txartelekin zozketa batean parte hartzeko aukera egongo da: Urduñako bainuetxean bi pertsonentzako egonaldia, edo Garena jatetxean bi pertsonentzako otordu bat.
Lemoako 24 denda eta tabernek konpromisoa hartu dute euskara gehiago erabiltzeko: euskaraz dakiten establezimenduetan euskaraz egin beharko dira erosketak, eta euskaraz ez dakitenetan ere oinarrizko elkarrizketa hizkuntza horretan egin beharko da txartela jasotzeko. Izan ere, Lemoako Udalak merkatarientzako oinarrizko hiztegi bat jarri du euskaraz ez dakiten dendari eta ostalari horientzako. Beraz, ez dago aitzakiarik erosketak edo kontsumizioa euskaraz eskatzeko!
Honako establezimenduek hartuko dute parte kanpainan: Ama-Lur, Amorrortu jatetxea, Arraibigane, Argazki Ilune, Atxeta taberna, Auto Servicio Ainhoa, Bizkarra okindegia, Farmazia, Herradura taberna, Intzuntza harategia, Iratxe Ruiz ileapaindegia, Josier mertzeria, Jubilatuen taberna, Kresala taberna, Lemoa Doner Kebab, Lemoa Fruitategia, Lemoako Batzokia, Lemones jatetxea, Lur 2000, Luzea ileapaindegia, Mailuki taberna, Ortuzar arrandegia, Tresnak eta Tximeleta.
[cas] El Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Lemoa ha puesto en marcha un año más la campaña ‘Eskatu euskaraz, irabazi saria’, que se desarrollará del 12 al 25 de mayo; así, coincidiendo con el Euskaraldia, se ha solicitado a la ciudadanía que realice sus compras en euskera. A cambio recibirán un boleto de rasca mediante el que podrán optar a uno de los 978 premios de los 24 establecimientos. Con los boletos no premiados se podrá participar en un sorteo: una estancia para dos personas en el balneario de Orduña, o una comida para dos personas en el restaurante Garena.
24 comercios y bares de Lemoa se han comprometido a utilizar más el euskera: en los establecimientos que sepan euskera las compras se tendrán que hacer en euskera, y en los que no sepan euskera también deberán mantener una conversación básica en euskera para obtener el boleto. Y es que el Ayuntamiento de Lemoa ha puesto a disposición de las y los comerciantes y hosteleros que no saben euskera un diccionario básico. ¡Así que no hay excusas!
Participarán en la campaña los siguientes establecimientos: Ama-Lur, Restaurante Amorrortu, Arraibigane, Argazki Ilune, Bar Atxeta, Auto Servicio Ainhoa, Panadería Bizkarra, Farmacia, Bar Herradura, Carnicería Intzuntza, Peluquería Iratxe Ruiz, Mercería Josier, Bar Jubilados, Bar Kresala, Lemoa Doner Kebab, Lemoa Fruitategia, Batzoki de Lemoa, Restaurante Lemonés, Lur 2000, Peluquería Luzea, Bar Mailuki, Pescadería Ortuzar, Instrumentos y Tximeleta.