Atalak
Udal buletina- Boletín digital

«Patxintxiketan urtaroen bidaia»: antzerkia, abestiak, dantzak eta jolasak haurrentzat gaur Kotxepinen! – Teatro, canciones, danza y juegos para niñas y niños hoy en Kotxepin

[eus] Gaur 5 eta 9 urte bitarteko haurrek antzerkiaz, abestiez, dantzaz eta jolasez gozatzeko aukera izango dute; izan ere, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak «Patxintxiketan, urtaroen bidaia» ikuskizuna eskainiko du Kotxepin kultur etxean arrastiko 18:30ean.

Parke eder batean, non haurrek jolasten duten eta natura loratzen den, Patxintxi urtxintxak gidatzen ditu bere hiru lagunak Urtzi, Ilargi eta Udane, barrez eta poztasunez beteriko eguneroko abenturetan. Hala ere, bere mundu baketsua arriskuan dago Kutsadura Doktorea parkera iristen denean.

Sarrerak: https://kultura.lemoa.net/sarrerak

[cas] Hoy los niños y niñas de entre 5 y 9 años podrán disfrutar de teatro, canciones, danza y juegos, gracias a Bizkaiko Urtxintxa Eskola, que ofrecerá el espectáculo «Patxintxiketan, urtaroen bidaia» en la casa de cultura Kotxepin a las 18:30 horas.

En un hermoso parque, donde juegan los niños y las niñas y florece la naturaleza, la ardilla Patxintxi guía a sus tres amigos Urtzi, Ilargi y Udane, en sus aventuras cotidianas llenas de risas y alegría. Sin embargo, su pacífico mundo corre peligro cuando el Doctor Contaminación llega al parque.

Entradas: https://kultura.lemoa.net/sarrerak