[eus] Lemoako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die etxeko tamaina handiko hondakinak —hala nola altzari zaharrak, koltxoiak edo tresna zaharkituak— ezin direla edukiontzi arruntetan utzi. Horrelako hondakinak Garbigunera eraman behar dira, eta Lemoaren kasuan, Igorreko Garbigunea da erreferentzia-puntua.
Bestalde, garraiorik edo aukerarik ez dutenentzat, Arratiako Udal Mankomunitateak doako bilketa-zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu horrek tamaina handiko hondakinak jasotzen ditu, aurrez telefonoz hitzordua eskatuta.
Zerbitzua erabiltzeko urratsak:
- Deitu 94 631 17 17 telefonora (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara).
- Egon Mankomunitatearen deiaren zain, zeinak adieraziko baitizu zein egun eta tokitan utzi behar dituzun hondakinak.
- Eraman hondakinak hitzartutako tokira, bezperan.
Zerbitzua erabiltzeak ingurumena zaintzen laguntzen du eta herria garbiago mantentzen.
[cas] El Ayuntamiento de Lemoa quiere recordar a la ciudadanía que los residuos voluminosos de origen doméstico —como muebles viejos, colchones o enseres grandes— no deben depositarse en los contenedores habituales. En su lugar, deben llevarse al punto limpio (Garbigune), que en nuestro caso es el de Igorre.
Para quienes no puedan transportarlos, la Mancomunidad de Municipios de Arratia ofrece un servicio gratuito de recogida a domicilio, mediante cita previa.
Pasos para solicitar el servicio:
- Llamar al 94 631 17 17, de lunes a viernes, entre las 08:00 y las 15:00.
- Esperar la llamada de la Mancomunidad, que informará del día y lugar de recogida.
- Llevar los residuos la víspera al punto acordado.
El uso responsable de este servicio contribuye a proteger el medio ambiente y a mantener limpio nuestro municipio.