[eus] Atzo, uztailaren 17an, Arraibiko kantxan ospatu zen aire zabaleko zinema gauak harrera beroa izan zuen. Hainbat herritar bildu ziren Irati filmaz gozatzera, euskarazko jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Emanaldia pantailaren bidez aurkeztu zuen Dani Álvarez EITBko kazetari eta La noche de… saioaren aurkezleak.
Sarrera libreak eta doako palomiten banaketak giro berezia sortu zuten, eta ekimenak herritarren parte-hartze zabala lortu zuen.
Tradizio bat berpizten
Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren babesarekin, proiekzio-ekipamendu berria eskuratu du, eta horri esker, Lemoak bere zinema oroimenaren parte bat berreskuratu du.
1950eko eta 60ko hamarkadetan, Lemoak zine-areto bat zuen Opel eraikinean. Antonio Sánchez pelikulen proiekzioaz arduratzen zen, Antonio de la Torre akomodadorea zen, eta Carmen “la santanderina”-k gozokiak saltzen zituen. Atzoko gauak garai hartako espiritua ekarri zuen berriz gogora: istorio bat, film bat eta gau bat elkarrekin partekatzea, herritarren artean.







[cas] Ayer, jueves 17 de julio, la cancha de Arraibi acogió con gran éxito una noche de cine al aire libre. Varias personas se acercaron para disfrutar de la película Irati, en versión original en euskera con subtítulos en castellano. La presentación corrió a cargo, en pantalla, del periodista de EITB y conductor del programa La noche de…, Dani Álvarez.
La entrada libre y el reparto gratuito de palomitas completaron una velada muy especial, en la que el buen ambiente reinó entre el público.
Una tradición que vuelve
Gracias a esta iniciativa, impulsada con el apoyo del Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia y el nuevo sistema de proyección adquirido por el Ayuntamiento, Lemoa recupera parte de su memoria cinéfila.
Durante las décadas de 1950 y 1960, Lemoa contó con una sala de cine en el edificio de Opel. Antonio Sánchez se encargaba de manejar el proyector, Antonio de la Torre actuaba como acomodador, mientras Carmen «la santanderina», como la conocían en el pueblo, vendía golosinas. La noche de ayer revivió aquel espíritu colectivo: compartir una historia, una película y una noche entre vecinos y vecinas.