Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Arraibiko mural berria: artea, Lemoako edertasunaren oroigarri – Nuevo mural en Arraibi: el arte como recordatorio de la belleza de Lemoa

[eus] Joan den ekainean, Lemoako Udalak mural bi aurkeztu zituen Lehendakari Agirre kalean. Horien bidez, espazio publikoa eraldatu zen, iragana, oraina eta etorkizuna elkartzen dituen topagune bihurtuz. Arlanpeko kobazuloan eta oroimen kolektiboan inspiratuta, obra haiek herriari irudi biziagoa, sortzaileagoa eta inspiratzaileagoa eskaini zioten.

Orain, arte urbanoaren aldeko apustu horretan beste urrats bat eman dugu, Lian artistak,  Arraibi auzoan egindako mural berriarekin. Kasu honetan, obraren bidez eguneroko edertasunari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, Oscar Wildek esan bezala: «Bizitzan aurkitu behar duzu eta artean berreraiki».

Muralak ideia sinple baina indartsu bat du abiapuntu: Lemoari buruzko pertzepzioa aldatzea. Sarritan herria «itsusi» gisa deskribatu da, baina artistaren begiradak kontrakoa proposatzen du. Lan honek aletxo bat ekarri nahi du diskurtso hori aldatzeko, gertuko eta egunerokoaren balioa azpimarratuz.

Irudian, oin bat ikus daiteke Lemoako ingurua zeharkatzen duten erreka garden eta hotzetan murgiltzen. Keinu xume horrek uda freskoak ekartzen ditu gogora, naturarekiko lotura eta herrian bizi eta gozatzen dutenen oroimen partekatua. Azken batean, ohikoa ezohikoa ikustera, eta inguruan dugun edertasuna berriz deskubritzera gonbidapena da.

Arraibiko mural berri honekin, Lemoak aire zabalean museo bat eraikitzen jarraitzen du, fatxadaz fatxada, tokiko identitatea sendotuz eta sormena komunitatearen motor gisa aldarrikatuz.

[cas] El pasado mes de junio, el Ayuntamiento de Lemoa presentó dos murales en la calle Lehendakari Agirre que transformaron el espacio público en un lugar de encuentro entre pasado, presente y futuro. Inspiradas en la cueva de Arlanpe y en la memoria colectiva, aquellas obras ofrecieron al municipio una imagen más viva, creativa e inspiradora.

Ahora damos un paso más en esta apuesta por el arte urbano con un nuevo mural en el barrio de Arraibi, realizado por la artista Lian. En esta ocasión, la obra invita a reflexionar sobre la belleza cotidiana, retomando las palabras de Oscar Wilde: «Debes encontrarla en la vida y recrearla en el arte».

El mural nace de una idea sencilla pero poderosa: cambiar la percepción de Lemoa. A menudo se ha calificado al pueblo de «feo», pero la mirada del artista propone lo contrario. Con esta obra se suma un granito de arena para transformar ese discurso, poniendo en valor lo cercano y cotidiano.

La imagen muestra un pie que se sumerge en las aguas claras y frías de los riachuelos que atraviesan el entorno de Lemoa. Un gesto simple que evoca la frescura de los veranos, la conexión con la naturaleza y la memoria compartida de quienes habitan y disfrutan del municipio. Es, en definitiva, una invitación a reconocer lo extraordinario en lo común y a redescubrir la belleza que nos rodea.

Con este nuevo mural en Arraibi, Lemoa continúa construyendo, fachada a fachada, un museo al aire libre que refuerza la identidad local y reivindica la creatividad como motor de comunidad.