Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Udalak Zubietako zubiko zoruko oholak berritu ditu herritarren segurtasuna bermatzeko – El Ayuntamiento renueva los tablones del puente de Zubieta para garantizar la seguridad

[eus] Lemoako Udalak Zubietako zubiko zoruko egoera txarrean zeuden oholak ordezkatu ditu. Jarduketa honen bidez, egunerokoan azpiegitura hau erabiltzen duten herritarren segurtasuna bermatzea eta, aldi berean, zubiaren kontserbazioa hobetzea da helburua.

Udaleko zerbitzu teknikoek gainbegiratuta, denboraren eta eguraldiaren eraginez hondatutako egurra kendu eta pieza berriak jarri dira.

Udalak azpimarratu du oso garrantzitsua dela zubi hau egoera onean mantentzea, bizilagun askok erabiltzen baitute eguneroko joan-etorrietan. Horrela, esku-hartze honekin, Udalak berresten du herritarren segurtasunarekiko eta espazio publikoen zaintzarekiko duen konpromisoa.

[cas] El Ayuntamiento de Lemoa ha sustituido los tablones en mal estado del puente de Zubieta. Con esta actuación se pretende garantizar la seguridad de las personas que utilizan a diario esta infraestructura peatonal y, al mismo tiempo, mejorar su conservación.

Los trabajos, supervisados por los servicios técnicos municipales, han consistido en la retirada de la madera deteriorada por el paso del tiempo y las inclemencias meteorológicas, y en su sustitución por nuevas piezas.

Desde el Ayuntamiento se subraya la importancia de mantener en buen estado este puente, muy utilizado por vecinos y vecinas en sus desplazamientos cotidianos. Con esta intervención, el Consistorio reafirma su compromiso con la seguridad ciudadana y el cuidado de los espacios públicos.