[EUS] Lemoako XIV. argazki lehiaketa martxan da. Are, urriaren 31 izango da lanak aurkezteko azken eguna. Horregatik, Lemoako Udalak herritarrak animatu ditu Lemoari eta bere jendeari buruzko argazkiak bidal ditzaten.
Lehiaketan edonork parte har dezake, baina adi: partaide bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango du, eta argazkiak formatu horizontalean baino ez dira onartuko.
Lehiaketak helburu bikoitza du: batetik, argazkigintza sustatzea eta, bestetik, udaleko 2026eko egutegirako argazkiak hautatzea. Aurkeztutako argazki guztien artean, hamabi aukeratuko dira. Saritutako argazki bakoitza egutegian argitaratuko da, eta opari bana izango du. Sari banaketa abenduan izango da.
Parte hartzeko bidali zure argazkia kultura@lemoa.eus helbidera, eta emailean ondorengo datuak erantsi: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta argazkia ateratako lekua eta data. Arin ibili, argazkiak bidaltzeko epea gaur zortzi amaituko da-eta..
[CAS] El XIV concurso de fotografía de Lemoa ya está en marcha. El 31 de octubre será el último día para presentar los trabajos. Por ello, el Ayuntamiento de Lemoa anima a la ciudadanía a que envíe fotografías sobre Lemoa y su gente.
En el concurso puede participar cualquiera, pero ojo: cada participante sólo podrá presentar una fotografía, y las fotografías sólo se admitirán en formato horizontal.
El concurso tiene un doble objetivo: por un lado, promocionar la fotografía y, por otro, seleccionar las fotografías para el calendario municipal 2026. De entre todas las fotografías presentadas, se seleccionarán doce. Cada una de las fotografías premiadas se publicará en el calendario, que contará con un obsequio. La entrega de premios será en diciembre.
Para participar envía tu foto a kultura@lemoa.eus y en el email adjunta los siguientes datos: nombre y apellidos, dirección, teléfono y lugar y fecha de la foto. Date prisa, porque el plazo para enviar las fotos acaba dentro de una semana.