Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Ongi etorri Lemoara! / ¡Bienvenidas y bienvenidos a Lemoa!

[Eus] Atzo, abenduaren 18an, Migratzaileen Nazioarteko Eguna zela eta, Lemoak ekitaldi berezia antolatu zuen: 2025ean udalerria beren etxe berritzat aukeratu duten pertsonei ongietorria egin zitzaien.

Esther Iturrioz alkateak egin zien harrera bizilagun berriei udaletxeko osoko bilkuren aretoan, aurten Lemoan eratu diren Ayur-Ilargia eta Lemoako Lubaki Xake-Kluba elkarteetako ordezakariekin batera; Iñaki Barrenetxea eta Zuriñe Etxebarria udal zinegotziak ere bertan izan zen. Ekitaldian zehar, alkateak Lemoan eskuragarri dauden zerbitzu nagusiak eta udalerriko interes guneak aurkeztu zituen.

Topaketa honek Lemoaren konpromisoa erakusten du harrera eta elkarbizitzarekin, eta gizarte anitz eta batu bat eraikitzearen garrantzia nabarmentzen du.

[Cas] Ayer, 18 de diciembre, con motivo del Día Internacional de las Personas Migrantes, Lemoa celebró un acto especial para dar la bienvenida a quienes han elegido este municipio como su nuevo hogar durante 2025.

La alcaldesa Esther Iturrioz, junto con representantes de las dos nuevas asociaciones creadas en Lemoa (Ayur-Ilargia y Lemoako Lubaki Xake-Kluba) y los ediles Iñaki Barrenetxea y Zuriñe Etxebarria, recibió a los nuevos vecinos y vecinas en el salón de plenos del Ayuntamiento. Durante el evento, la alcaldesa presentó los principales servicios disponibles en Lemoa, así como los lugares de interés que enriquecen la vida en la localidad.

Este encuentro refleja el compromiso de Lemoa con la acogida y la convivencia, destacando la importancia de construir una comunidad diversa y unida.