Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Bizkaiko Erromeria Eguna Lemoan izango da / Lemoa acogerá la segunda edición del Bizkaiko Erromeria Eguna 

[Eus] Lemoak hartuko du Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioa, urriaren 17an. 

Egun horretan, euskal musika, kantu eta dantzek zipriztinduko dute Lemoa, erromeria zaleen hiriburu bilakatuz. Adin eta gustu guztientzako askotariko ekintzak batuko dira urriaren 17an: kalejirak, hitzaldiak, tailerrak, umeentzako puzgarri eta ekintzak, haur berbenak, dantza plazak, fanfarreak, kantu jirak, gaueko gazte taldeen bertsio-taldeak… aurpegi eta formatu guztietako erromeriak batuko dira, funtsean, Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioan. 

Edizio honetarako Lemoako Udalak bidelagun izango du Bizkaiko Foru Aldundia. Ekitaldiaren nondik norakoak eta kartel nagusia udaren aurretik aurkeztuko dira jendaurrean, Lemoan bertan, erakunde parte-hartzaileetako ordezkariekin eta egunean parte hartuko duten artista batzuekin batera. 

[Cas] Lemoa acogerá la segunda edición del Bizkaiko Erromeria Eguna, el 17 de octubre. 

Ese día, la música, los cantos y los bailes vascos salpicarán Lemoa, convirtiéndose en la capital de los ‘erromeriazales’. Actividades variadas para todas las edades y gustos se unirán el 17 de octubre: kalejiras, charlas, talleres, hinchables y actividades infantiles, verbenas infantiles, plazas de baile, fanfarrias, kantu jirak, grupos de versiones de grupos juveniles nocturnos… en definitiva, ‘erromeriak’ de todos los rostros y formatos se unirán, fundamentalmente, en la segunda edición del Bizkaiko Erromeria Eguna. 

Para esta edición la Diputación Foral de Bizkaia contará con la colaboración del Ayuntamiento de Lemoa. Y los pormenores del evento y el cartel central se presentarán al público antes del verano, en Lemoa, junto a representantes de las entidades participantes y algunos de los artistas que participarán en la jornada.