Atalak
Udal buletina- Boletín digital

ARRATIAKO DENBORAREN BANKUAK BELAUNALDIEN ARTEKO SOLASALDIETARA GONBIDAPENA EGIN DU ARRATIAKO INSTITUTUAREKIN — EL BANCO DEL TIEMPO DE ARRATIA INVITA A PARTICIPAR EN TERTULIAS INTERGENERACIONALES JUNTO AL INSTITUTO DE ARRATIA

[eus]
Arratiako Denboraren Bankuak, Arratiako Institutuarekin elkarlanean, belaunaldien arteko berbaldia antolatu ditu, eta bailarako 40 urtetik gorako herritarrak —tartean lemoaztarrak— gonbidatu ditu ekimen honetan parte hartzera. Ekimenaren helburua da belaunaldi desberdinen arteko harremanak sustatzea eta esperientzien trukea erraztea.

Topaketak Arratiako Institutuan egingo dira apirilaren 20an eta 27an, 13:20etatik 14:15era. Jardueran, DBH 3. mailako ikasleek helduekin eta erretiratuekin berbetan ibiltzeko aukera izango dute, eguneroko bizitzari, ohiturei eta denboran zehar izandako aldaketei buruzko ikuspegiak partekatu.

Berbaldi hauek ikaskuntza partekatua sustatzeko eta belaunaldien arteko ulermena indartzeko gune gisa planteatzen dira. Parte-hartzaileek euren bizipenak transmititzeko eta gazteen ikuspegia ezagutzeko aukera izango dute, elkarrizketa aberasgarriak sortuz.

Izena emateko, interesdunek 688 766 302 telefonora deitu edo denboraren-bankua@arratia.eus helbidera idatzi dezakete.


[es]
El Banco del Tiempo de Arratia, en colaboración con el Instituto de Arratia, ha organizado unas tertulias intergeneracionales e invita a las personas mayores de 40 años del valle —incluyendo a vecinas y vecinos de Lemoa— a participar en esta iniciativa. El objetivo es fomentar la relación entre distintas generaciones y facilitar el intercambio de experiencias.

Los encuentros se celebrarán en el Instituto de Arratia los días 20 y 27 de abril, en horario de 13:20 a 14:15. En estas sesiones, el alumnado de 3º de ESO compartirá conversaciones con personas adultas y jubiladas, abordando temas como la vida cotidiana, las costumbres y los cambios experimentados a lo largo del tiempo.

Estas tertulias se plantean como un espacio de aprendizaje compartido que contribuye a reforzar la comprensión intergeneracional. Las personas participantes podrán transmitir sus vivencias y conocer la perspectiva de la juventud, generando diálogos enriquecedores.

Para inscribirse, las personas interesadas pueden llamar al teléfono 688 766 302 o escribir al correo denboraren-bankua@arratia.eus.