[eus]
Ingurumenarekiko konpromisoaren baitan, Lemoak Garbigune mugikorra hartuko du datozen egunetan. Ekimen honek herritarrei etxean sortzen diren hondakin bereziak modu egokian biltzeko aukera eskaintzen die, birziklapena sustatuz eta ingurumenaren babesa indartuz.
Garbigune mugikorra udaletxearen ondoan kokatuko da, eta 2026ko apirilaren 21etik maiatzaren 5era bitartean egongo da erabilgarri. Bertan, ohiko edukiontzietan utzi ezin diren hondakinak modu seguruan entregatzeko aukera izango da.
Ekintza puntuala bada ere, udalerriak gogorarazi gura du garrantzitsua dela hondakinen bereizketa eta birziklapena eguneroko ohitura izatea. Herritarren inplikazioa funtsezkoa da ingurumenaren zaintzan eta etorkizun jasangarriago baten eraikuntzan.
Udalak herritar guztiak animatzen ditu zerbitzu hau erabiltzera eta ingurumenarekiko konpromisoari eustera egunero.
[es]
En el marco de su compromiso con el medio ambiente, Lemoa acoge el Garbigune móvil en los próximos días. Esta iniciativa ofrece a la ciudadanía la posibilidad de depositar correctamente residuos especiales generados en el hogar, fomentando el reciclaje y la protección del entorno.
El Garbigune móvil se instalará junto al ayuntamiento y estará disponible del 21 de abril al 5 de mayo de 2026. En este punto se podrán entregar de forma segura aquellos residuos que no pueden depositarse en los contenedores habituales.
Aunque se trata de una acción puntual, el municipio recuerda la importancia de mantener la separación de residuos y el reciclaje como un hábito diario. La implicación ciudadana resulta clave para el cuidado del entorno y la construcción de un futuro más sostenible.
El Ayuntamiento anima a toda la ciudadanía a hacer uso de este recurso y a mantener su compromiso con el reciclaje en el día a día.