Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Zapatuan, inauteriak! – ¡El sábado, carnaval!

[eus] Dagoeneko tradizio bilakatu da poteo musikatuak herriko jai ezberdinak girotzea, kasu honetan inauteriak. Aurten, Berakatz musika taldearen txanda izango da. Zapatuan, 19:30ean jubilatuen tabernatik abiatuta, Lemoako kaleak musikaz eta alaitasunez beteko dituzte. Horrez gain, urtero bezala, txikienek Haurrentzako Inauteri Festaz gozatzeko aukera izango dute. 17:00etatik 20:00etara, hamaika jarduera egin ahal izango dituzte kiroldegian: photocalla, […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Lemoak gazteentzako doako kirol jarduera-orientazioko zerbitzu berria abiarazi du – Lemoa lanza un servicio gratuito de orientación de actividad deportiva para jóvenes

[eus] Lemoako Udalak 14 urtetik gorako gazteei bereziki zuzendutako jarduera fisikorako orientazio-zerbitzu berritzaile bat jarri du martxan, ariketa fisikoa modu dibertigarrian eta haien interesetara egokitua sustatzeko helburuarekin. Programa guztiz doakoa da eta Lemoan erroldatuta dauden pertsonek baino ezin dute parte hartu: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan aditua den Andoni Castillok zuzentzen du zerbitzua, eta parte-hartzaileei […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Lemoako Udalak Elkartruke 2025 gazte proiekturako izen-ematea ireki du – El Ayuntamiento de Lemoa abre la inscripción para el proyecto juvenil Elkartruke 2025

[eus] Lemoako Udalak Elkartruke proiektuaren 2025eko ediziorako izena emateko epea ireki du. Proiektu hori urtero egiten da udalerriko gazteentzat, eta aurten ingurumenaren jasangarritasuna izango du ardatz. Programa martxoa eta azaroa bitartean garatuko da eta 2007 eta 2009 bitartean jaiotako gazteentzat 18 plaza eskaintzen ditu. Interesatuek otsailaren 24tik martxoaren 5era arte eman dezakete izena, bai gizartegintza@lemoa.eus […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Umeen Kontseilua: Lemoaren etorkizunera bidaia – Consejo de la Infancia: viaje al futuro de Lemoa

[eus] Jolasa funtsezko osagaia da heziketan, jakinminarekin eskutik doalarik pertsonok ikasteko daukagun erremintarik indartsuena baita. Otsaileko Lemoako Umeen Kontseiluan denboran bidaiatu dugu eta horretarako elkartu ziren hamaika umek bizipen polita eroan zuten. Izan ere, Kontseiluaren zeregina umeen begirada herriaren eraikuntzara ekartzea da, baita jolastea ere, lana eta jolasa bateratuz. Hurbiltasunean, lasaitasunean, atseginean. Eskolatik Gaztelekurako bidean […]