[EUS] Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak jardunaldi bi antolatu ditu Arratia-Nerbioiko landa-garapenaren eta lehen sektorearen iraunkortasunaren inguruan interesa duten pertsonei zuzenduta. Gorbeialdek sustatutako saioek, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, erantzun eraginkorrak eman nahi dizkiete gure ustiategiek dituzten erronkei, batez ere nekazarien zahartzearen eta errelebo faltaren aurrean. Jardunaldian zehar, Euskal Nekazaritza Sektorean Belaunaldien Arteko Erreleborako […]