Egilea: lemoatzen
[eus] Otsailaren 15ean Lemoan filmatuko den telesail baten filmazioan figurante lana egingo duten 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak eta gizonak bilatzen dira. Interesatzen bazaizu, eman izena http://www.bestreta.com helbidean edo idatzi 649661494 telefono-zenbakira. [cas] Se buscan mujeres y hombres de entre 30 y 50 años que hagan de figurantes en el rodaje de una serie […]
[eus] Abian da jada Arratiako eskariari erantzuteko garraio jasangarriko zerbitzu berria. Arratiako 65 urtetik gorakoei eta unibertsitateko ikasleei dago zuzenduta, haien herriguneetarako joan-etorriak errazteko. Zerbitzua aurrez aurre eskatu daiteke Igorreko bulegoan (Lehendakari Agirre 11), bideON aplikazioaren bidez edo hurrengo telefonora deituz: 944714624. Informazio gehiago: https://www.bideonarratian.eus/ Eman izena eta erreserbatu zure bidaia! [cas] Ya está en […]
[eus] Lemoako Udalak oinezkoentzako pasabide adimenduna jarri du Estaziño Auzoan, tren geltokiaren parean, ibilgailuen zirkulazio handiko bidea baita. Oinezkoentzako pasabide berriari esker, lehendik zegoen bide-seinaleztapena indartu da eta bide-erabiltzaileen segurtasuna nabarmen hobetu da, batez ere gauez, ikusmena nabarmen murrizten denean. Oinezkoentzako pasabide adimendun hau zoruan instalatutako argi-plakez eta sentsorizazio-sistema duten 2 argi-seinale bertikalez osatuta dago. […]