Egilea: lemoatzen
[Eus] Aurten ere, Lemoan erroldatu berriei harrera egiteaz gain, jatorri ezberdineko lemoaztarrak batu eta protagonismoa eman gura zaie. Hori dela eta, hainbat ekimen antolatu dira: ondo etorri ekitaldia, hitzaldi bi eta tailer bat. Lehenengo hitzaldia azaroaren 28an izango da, eta migrazio-fluxuen jatorriari eta migrazio mota ezberdinei buruz mintzatuko da hizlaria. Hitzaldia helduei zuzenduta egongo da, […]
[Eus] Kirol eta Ariketa Fisikoaren Asteak jardueraz beteta dakar asteburua. Gaur arrastian, 18:30ean, Dantzan plazaz plaza jarduera izango da, Durundibarri Dantza Taldearen eskutik. Zapatuan, berriz, haurrak izango dira protagonista; izan ere, haiei zuzendutako jardueraz beteta izango da goiza: padela eta frontenisa, IV. Duatloi Txikia eta Bizikleta Ginkana, besteak beste. Horrez gain, arrastian, Lemoako pilotarien ikustaldia […]
Ibilaldi gidatua | Paseo guiado: Igel txapelketa | Competición de rana Elkartasuna Ghulan Murtazarekin | Solidaridad con Ghulan Murtaza: Martxa nordikoa | Marcha nórdica: Herri kirolak: Ariketa fisikoa plazaz plaza: Lemoako Binakako I. Pentatloia: