[eus] Urtero bezala, Emakumeen Nazioarteko egunaren harira programazio oparoa prestatu dute Arratiako udalek, “Denon bizitzak erdigunean, gora borroka feminista” lelopean. Martxoaren 8ko manifestazioa Igorren egingo da, eta Lemoari dagokionez bi ekintza prestatu dira: martxoaren 16an “Mari, Meri eta Lari” antzezlana, eta kirol arloan antolatu den “kirola eta emakumea” dinamika. Martxoan zehar, kiroldegiko ikastaroetako plaza libreetan […]