[Eus] Lemoako udalbatzak aho batez onartu ditu sexu jazarpena prebenitzeko protokoloa eta batzordea. Berdintasun teknikaria, arduradun politiko bat eta ordezkari sindikal bat egongo dira batzordean, eta gutxienez urtean behin elkartuko dira. Udalak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta lan ingurune seguru eta errespestuzkoa bermatzeko konpromiso sendoa du eta horren emaitza dira protokoloa eta batzordea. […]