Azaroak 11 de noviembre
Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz
Leer más haciendo clic sobre el titular
Azaroak 11 de noviembre
Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz
Leer más haciendo clic sobre el titular
[EUS] Aurtengo ikasturteko bigarren batzarra egin zuen Lemoako Umeen Kontseiluak urriaren 28an. Herriaren egoeraren inguruan jardun zuten hizketan, batik bat. “Elkarrekin egin dugu gogoeta herrian gauzek nola funtzionatzen duten ulertzeko”, esan dute kontseiluko ordezkariek. Izan ere, Umeen Kontseiluaren zeregina da umeen begirada herrigintzara ekartzea. “Solasaldi bizi izan da, eta gairik gai joan gara”, gaineratu dute. […]
[EUS] Pasa den eguazteneko Osoko Bilkuran Lemoako Udaleko Erabilera Plana onartu zen. Plan horren helburua da alde batetik, bermatzea herritarrek egiten duten hizkuntza hautua errespetatzen dela udalak eskaintzen dituen zerbitzuetan, eta, bestetik, udal barruan euskararen erabileran aurrerapausoak ematen jarraitzea. Horretarako, eta planarekin batera, Udal langileek bete beharreko hizkuntza irizpideak ere onartu dira. Lemoako Udalak konpromiso […]
[EUS] Lemoako Udalak Kirol eta Jarduera Fisikoaren Astea antolatu du azaroaren 13tik 16ra bitartean. Lemoak, beste behin, kirola eta jarduera fisikoa sustatzearen aldeko apustua egiten du, herriko bizilagunen bizitza-kalitatea hobetzeko neurri gisa. Kirol azpiegitura berriak jartzearekin batera, sentsibilizazio soziala ere lantzen du Udalak. Lehen ekintza eguenean izango da, 19:00etan, Kotxepinen: Elkarrekin tiratuz urrun iristeko: sokatira barrutik hitzaldia. Bertan, Aimar Gaminde […]