Udal kiroldegiko gimnasioa berrituta eta zabalik dago. Iraileko azken asteetan betetako lanen ondoren, muskulazio gela erabiltzeko prest dago. Muskulazio makinaria guztia eta barruko txirrindularitzako bizikletak berriak dira. Guztira 211.048’20€. Bost urtetan zehar ordainduko da.
Kategoria: Sin categoría
Azken asteetan frontoia konpontzeko lanak bete dira: hezetasunaren aurkako tratamendua, itoginen konponketa eta frontoia pintatu. Guztira: 9.873,60 €
40 pertsona inguru batu ginen Jubilatuen gaineko aretoan Kultur Lemoa 2016 prozesu parte-hartzaileari hasiera emateko. Prozesua abian ipinteko era bikaina. Hurrengo lan saioa urriak 5ean izango da Elizondoko kulturgunean arratsaldeko 18etatik aurrera. Adi egon eta parte hartu!!!
KULTUR LEMOA | Proiektua hasteko zure iritzia behar dogu! Bete galdetegia hurrengo estekan: KULTUR LEMOA | ¡Necesitamos tu opinión para comenzar con el proyecto! Completa el formulario en el siguiente enlace: https://goo.gl/forms/ul10b828031DqR7Z2