[eus] “Jagon Lemoa” 2022an Lemoako udalak J.B. Eguzkitza Meabe ikastetxearekin eta Arratiako Mankomunitateko prebentzio sailarekin batera sortutako zaintza proiektua da. Proiektu honen ardatz nagusia elkarbizitza da, balioetan oinarritutako elkarbizitza eredu bat saretzea, hobetzea, eta indartzea, komunitatea eta herria zaintzeko helburuarekin. Iazko proiektuaren balorazio positiboa egin zuten bertan parte hartu zuten eragileek, eta dagoeneko 2023ko Jagon […]