Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Lemoan Lan: asteroko lanpostu eskaintzak / Ofertas semanales de empleo 

[Eus] LEMOAN LANen bidez bidaltzen dizkizuegu aste honetan aurkitutako lanpostu eskaintzak, guztiak Lemoatik hurbil kokatuta daude. Interesatuta egonez gero, dagokion estekaren bidez apuntatu ahal zarete.  Gainera, autohautagaien eta baliabideen ataletan, zuen CVa igotzeko aukera duten enpresen web orriak eta enplegagarritasunerako interesgarriak diren beste tresna batzuk aurkituko dituzue.  [Cas] Os enviamos las ofertas de empleo que desde LEMOAN LAN se han prospectado […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Zatoz ludoteraka! Izen ematea zabalik / ¡Vente a la ludoteca! Abierta el plazo de inscripción 

[Eus] Lemoako ludotekan izena emateko epea zabalik dago HH3ko haurrentzat. Zerbitzua otsailetik udaberriko oporraldira arte eskainiko da, martitzenetan. Hona hemen xehetasun nagusiak:  Ordutegia: 16:30etik 17:45era.  Aforoa: Gehienez 25 pertsona.  Izen-ematea: Parte hartzeko matrikula fitxa bete behar da esteka honen bidez: https://labur.eus/ludotekamatrikula2526. Zalantzarik izanez gero, idatzi lemoakoludoteka@gmail.com helbidera edo deitu 671 588 506 zenbakira. [Cas] La ludoteca de Lemoa ha abierto el plazo de inscripción para el alumnado de […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Haurrentzako Inauteri Festa Lemoan / Fiesta Infantil de Carnaval en Lemoa 

[Eus] Otsailaren 14an, zapatua, Lemoako kiroldegia kolorez eta dibertsioz beteko da haurrentzako antolatu den Inauteri festarekin. Arrastiko 17:00etatik 20:00etara, denetariko ekintzak egongo dira etxeko txikienentzat:  Gune bereziak: Makillaje gunea, ile-apaindegi zoroa eta txiki txokoa.  Ekintzak: Tailerrak, jolasak, txokolatada eta photocalla.  Mozorro desfile lehiaketa musikatua: 19:00etatik 20:00etara. Gogoratu zuen abestia pentsatuta eroan behar duzuela! [Cas] El próximo sábado 14 de febrero, el polideportivo de Lemoa acogerá una gran fiesta infantil de carnaval […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Amalurra esnatzeko ekitaldi bikoitza antolatu du jai batzordeak / La comisión de fiestas organiza una doble jornada para despertar a la Madre Naturaleza 

[Eus] Lemoako Jai Batzordeak “Amalurraren Esnatzea” izeneko egitaraua aurkeztu du otsailerako. Bi hitzordu nagusi egongo dira:  1. Txitxiburduntzia eta lurrari abestu  Tradiziozko txitxiburduntziaz gozatzeko aukera egongo da, eta, jarraian, makilekin lurra joz abestuko zaio Amalurra esnatzeko.  Data: Otsailak 5.  Ordua: 17:00etan.  Tokia: Arantxeko iturria.  Oharra: Ekarri zure makila!  2. Poteo Zaratatsua  Herria girotzeko eta neguaren amaiera ospatzeko kalejira zaratatsua antolatu da.  Data: Otsailak 14.  Ordua: 19:30ean.  Tokia: Jubilatuen egoitzatik hasita.  Oharra: Ekarri zure instrumentua kalejirara!  [Cas] La Comisión de Fiestas de Lemoa ha […]