Atalak
Udal buletina- Boletín digital

LEMOAKO IGERILEKUEK UDAKO DENBORALDIA HASI DUTE – LAS PISCINAS DE LEMOA HAN INICIADO LA TEMPORADA DE VERANO

[eus] Lemoako igerilekuek ateak ireki dituzte dagoeneko, eta udako denboraldia hasi da. Instalazioak irailaren 6ra arte egongo dira zabalik, ohiko ordutegian: egunero 11:00etatik 19:30era. Denboraldi osoan instalazioen erabilera egokia bermatzeko, funtzionamendu-arauak errespetatzearen garrantzia gogorarazi nahi da. Erabiltzaile guztien lankidetza eta konpromisoa funtsezkoak dira espazio segurua, garbia eta atsegina mantentzeko. Uda on eta gozatu igerilekuez! [es] […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

POZUETAK BABESA EMAN DIO OINEZKOENTZAKO ZUBIAREN PROPOSAMENARI– POZUETA RESPALDA LA PROPUESTA DE UNA PASARELA PEATONAL

[eus] Lemoako Udalak Pozuetan egindako galdeketan, gehiengoaren babesa jaso du auzoa eta Mendieta lotuko dituen oinezkoentzako pasabidea eraikitzeko proposamenak: aldeko 44 boto eta kontrako 20. Kontsulta Pozuetako bizilagunei zuzendu zitzaien, obra auzo horretan egingo delako eta bertako eguneroko mugikortasunean eragin zuzena izango lukeelako. Proposamena auzoko bizilagunek egindako eskaera batetik sortu zen, inguruko oinezkoen lotura hobetzeko […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

ROSANEREN DENBORALDI BIKAINA – UNA TEMPORADA BRILLANTE PARA ROSANE

[eus] Rosane Lemoara itzuli da denboraldi ahaztezin baten ondoren. Etxebarrin hezitako eskubaloi jokalariak Galizian jokatu du aurten, Liga Iberdrolako talde batean, eta maila gorenean lehiatuz denboraldi bikaina osatu du. Urte osoan erakutsitako lanari, ahaleginari eta konpromisoari esker, bi lorpen garrantzitsu eskuratu ditu: alde batetik, Erreginaren Kopako txapeldunorde izan da, eta, bestetik, European Cup txapelketa irabazi […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

LEMOAKO JOKALARIEK DENBORALDI BIKAINA OSATU DUTE – GRAN TEMPORADA DE LAS JUGADORAS DE LEMOA

[eus] Denboraldi bikaina osatu dute Saskigune Lemoari lotutako Maitane Garcia, Malen Galdos, Irati Fernandez, Uxue Rodriguez eta Kiara Urrutxua jokalariek. Zornotza ST taldearekin lehiatuz, Bizkaiko txapeldun eta Euskadiko txapeldunorde izatea lortu dute. Denboraldi osoan zehar egindako lanari esker, Euskadi ordezkatzeko aukera ere izan dute Haur Mailako Espainiako Txapelketan. Esperientzia berezi eta ahaztezina bizi izan dute, […]