[Eus] 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa martxan da jada. Mungian hasi zen urriaren 1ean. Sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute txapelketa. Finala abenduaren 16an jokatuko da Bilbon, Bilbao Arenan. Kanporaketak urriaren 1a eta azaroaren 1a bitartean jokatuko dira; lehenengoa Mungian izan zen joan den domekan, eta, gainerakoak, hurrengo herri hauetan jokatuko dira: Gernika-Lumon, Arrigorriagan, […]