[Eus] 2018an abiatu zen Lemoako Euskararen Plan Estrategikoa amaitzen ari da, eta 2024-2029 epealdian indarrean egongo den plana diseinatzen hasi da Lemoako Udala. Horretarako, parte-hartze prozesua abiatu zen azaroaren 17an, eta lemoaztarrei eskatzen zaie galdetegi bat bete dezaten datozen asteetan (https://labur.eus/galdetegiaEUS). Izan ere, herritarren ahotsa izango da plan berriaren oinarria. Galdetegia abenduaren 15era arte egongo […]