[eus] Lemoako Udalak 2024ko ekitaldirako 5.121.900 €‑ko aurrekontua onartu du. Aurrekontu honek bizilagunek egindako ekarpen ugari jasotzen ditu, baita 2023‑2027 Gobernu Programan jasotzen diren konpromisoen zati bat ere. Kapituluka, zenbatekoak honela banatzen dira: I. kapitulua (langile-gastuak) 995.000 €; II. kapitulua (ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketak) 2.920.050 €; IV. kapitulua (transferentzia arruntak) 471.850 € eta VI. kapitulua (inbertsio errealak) 735.000 €. Aurrekontu […]