[Eus] Lemoako Udalak 2026. urterako aurrekontuak onartu ditu. 5.343.164 €-ko aurrekontua izango du, iazkoarekin alderatuz gero, %7 handiagoa. Are, Lemoak sekula izan duen aurrekonturik handiena da. Esther Iturrioz alkatearen hitzetan, onartutako aurrekontuei esker, “Legegintzaldiaren hasieran hartutako ardurak bete ahal izango dira, segurtasuna bezalako behar berrietan arreta berezia jarrita”. Hain justu, segurtasunaren partida hazi egingo da […]