Martitzenean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Lemoako Udalak, eskualdeko beste udalekin elkarlanean, arbuioa erakusteko eta kontzientziak pizteko, egitarau zabala antolatu du datozen egunetarako. Hitzordurik garrantzitsuena 25ean 19:30ean Igorren egingo den manifestazioa izango da. Kultur etxetik abiatuko da mobilizazioa, ‘Zuen konplizitatea be, indarkeria da!’ lemapean. Lemoari dagokionez, azaroaren 29an Teatro Guatemala konpainiak ‘Las Poderosas’ […]