[eus] Dagoeneko tradizioa bilakatu da poteo musikatuak herriko jai ezberdinak girotzea, kasu honetan inauteriak. Aurten Berakatz musika taldearen txanda izango da. 19:30ean jubilatuen tabernan hasita, Lemoako kaleak musikaz eta alaitasunez beteko dituzte. Horrez gain, urtero bezala, txikienek Haurrentzako Inauteri Festaz gozatzeko aukera izango dute. 17:00etatik 20:00etara, hamaika jarduera egin ahal izango dituzte kiroldegian: photocalla, txiki-txokoa, […]