[eus] bideON ARRATIAN Arratiako bederatzi udalerrietako (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri) 65 urtetik gorakoentzako eta unibertsitateko gazteentzako eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarriak, ordutegiak luzatuko ditu aste honetatik aurrera. Une honetatik aurrera, 65 urtetik gorakoentzako zerbitzua 08:00etatik 14:00etara bitartean emango da, udaletxeetan, osasun-zentroetan, farmazietan, saltokietan, banku-bulegoetan edo kutxazainetan mota guztietako kudeaketak egiteko. […]