[eus] Jakingo duzuenez, Gudarien parkean bizikletak garbitzeko puntua dago eta, orain arte, erabili ahal izateko, beharrezkoa zen txartela erabiltzea. Orain, herritarrek bizikletaren mantenua errazago gauzatu ahal izateko, udalak zutabe berria jarriko du. Bertan egongo dira behar adina tresna gurpilak puzteko, bizikletak garbitzeko eta orokorrean, bizikleten mantenu egokia egiteko. Gainera, erabiltzerako orduan, ez da beharrezkoa izango […]