[eus] Azken urteetako bideari jarraituz, Lemoako Euskara zerbitzuak Liburuaren Eguna aprobetxatuko du euskarazko liburuak irakurtzera bultzatzeko. Horretarako zozketa bat jarri dute abian: apirilaren 2tik 23rako epean Lemoako liburutegian euskarazko liburu bat hartzen duen orok aukera izango du bertan parte hartzeko. Zer zozkatuko den? Euskara kontsumitzen jarraitzeko aukera: Kotxepin Lagun izateko bi harpidetza; Gaztezulo aldizkarirako bi […]