[eus] Lemoako Berdintasunerako Herritarren Gunearen bigarren lan-saioa ez da urtarrilaren 17an izango, urtarrilaren 23an baizik. Gainera, saioa Kotxepin kultur etxean egingo da arrastiko 18:00etatik 20:00etara. Helburua da indarkeria matxistari herri mailan eta modu bateratuan aurre egiteko Lemoako lehen protokoloa sortzea. Gunea parte-hartzean oinarritzen da eta helburu nagusiak dira herriko jarduera sozial, kultural, politiko eta ekonomikoan […]