[Eus] Aurten berrogeita hamar urte bete dira 1973an Lemoan lehenengo ikastola martxan jarri zenetik. Hori dela eta, ikasturte berriaren hasierarekin batera, ikasle ohien eta Nerea Atutxa andereñoaren arteko topaketa bat antolatuko da. Ekitaldia Kotxepin Kultur Etxean izango da urriaren 6an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan. Topagune izateaz gain, ekitaldiak gure gizartearen hezkuntzan eta euskararen eta kulturaren biziraupenean […]