[eus] Lemoako Udalak bizikletentzako skill park berriaren izena aukeratzeko parte-hartze prozesua jarri zuen abian maiatzaren 17an, Lemoako biztanleei proposamenak egiteko aukera emanez. Prozesua maiatzaren 24an amaitu zen, eta ‘Luis Zubero’ izan da aukera irabazlea. Luis Zubero 1948ko martxoaren 18an Zeberion jaiotako txirrindulari bizkaitarra da, zazpi urtez (1968-1975) txirrindulari profesional izandakoa. Txirrindulari amateur gisa, Bizkaiko eta […]